{"product_id":"naiz-historia-anitzak-denak-benetazkoak","title":"NAIZ-Historia anitzak, denak benetazkoak","description":"\u003cp\u003eNor zara? Ba al dakizu nor zaren? Jakin nahi al duzu nor zaren?\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eNAIZ (zure burua) ulertzeko eta (zure burua) ezagutzeko liburua da;\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003e(zuregana) hurbiletzeko eta (zure buruarekin) identifikatzeko;\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003e(zure burua) sentitzeko eta (zure burua) onartzeko;\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eNAIZ liburuak, barrenetik hitz egiten du zure burua ulertzen laguntzen du_\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003ezure inguruan dituzun pertsonak ulertzen laguntzen du sexu eta genero identitatearen inguruan hitz egiten du_\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eNAIZ haratago doal\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eBizitza ez baita txuria edo beltza.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eBizitza kolore anitzez beteta dago_\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eEta zu, pertsona bakarra eta errepikaezina zara, berezko kolore anitzez hornitud.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eOihana Etxarte Buezo\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eIosune Etxarte Buezoren ilustrazioak.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eLan hau txikitatik sexualitateen aniztasuna ulertzeko eta lantzeko beharretik sortu da.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eIpuin honen helburua da irakurleei sexualitateen ikuspegi zabala ematea, irakurketak berak, alde batetik, irakurleari edo entzuleari identifikatuta sentitzen lagun diezaion, eta, bestetik, bere inguruan dauden hainbat errealitate ezagutzen eta ulertzen lagun\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003ediezaion, ez horregatik balio gutxiagokoak.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eGizakiaren Sexu-gertakariaren ikuspegitik, liburu honek sexuazio-prozesuaren lehen urratsak kontatzen ditu. Prozesu honen bitartez askotariko biografiak eraikitzen dira.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eSortze-lan hau oinarritu den hainbat artikulutan, frogatuta geratu da kategoria sexuala ez dela irakasten; ez da kapritxoa, ezta haustea ere, eta honen gainean identitatea eraikiz joanen da. Kasurik onenean, sexu-identitatea ezagutu egiten da, aurkitu egiten da, onartu egiten da, adierazi eta kudeatu egiten da. Horrela ez bada, sufrimendua izanen da beti galtzen aterako den borroka bateko protagonista.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003e\"NAIZ\" ez da istorio bakar bat. Hainbat istorio posible dira. Persona adina sexualitate daude munduan. Pertsona bakoitza bere biografiarekin bere sexualitatea modu bakar eta errepikaezinean eraikitzen eta bizitzen doa. Pertsona bakoitzak bere sexualitatea bizi du sortzetik heriotzara arte, eta, beraz, prozesu dinamikoa da, etengabea,\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003e'estankoa eta mugiezina izan beharrean, denboran zehar aldatuz joanen dena.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eNarrazioak bi protagonistaren bidaia du ardatz: X eta Y. Geltoki desberdinak dituen\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003ebidaia; aukera ezberdinekin, baina abiapuntu eta helmuga bakarrarekin. Abenturan murgiltzen den personak bidaia nahi adina aldiz egiteko aukera izanen du, une\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003ebakoitzean egin nahi duen bidea aukeratuz.\u003c\/p\u003e","brand":"Veobio","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":55208885879117,"sku":null,"price":15.0,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/1003\/6422\/2797\/files\/naiz-historia-anitzak-denak-benetazkoak.jpg?v=1793143971","url":"https:\/\/www.veobio.es\/products\/naiz-historia-anitzak-denak-benetazkoak","provider":"VEOBIO","version":"1.0","type":"link"}